
Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia, Illunbek antolatuta
Kolorez bete zen beste behin badia lehengo igandean. Illunbek antolatuta, Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia jokatu zen Pasaian, erlojupekoan. Olatuek girotu zuten lehia bokalera bidean, baina arraunlari gazteek arazorik gabe menderatu zituzten, tarteka txanpa hartzeko baliatuta.
Hibaikak bere nagusitasuna berretsi zuen beste behin. Nesketan, lehian diren hiru kategorietan erdietsi zuten garaipena beste behin, eta mutil seniorrek ere irabazi zuten estropada, San Jaun B-ren aurretik.
Asteburuan atsedena hartuko du Gipuzkoako Batel Ligak, eta hurrengo zita Pasaiako badian izango da beste behin, hilaren 14ean.
Trintxerpeko sailkapena