Plazan dantzatu dira Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak eta kiroldegian Herri Eskolakoak
Herri Eskolako irakasleak, Inauterietan, Bekoerrotan dantzan
Eguraldia lagun, giroa paregabea izan da gaur goizean Lezon. Herri Eskolako ikasle eta irakasleak Bekoerrotan bildu dira, harmailak lepo bete dituzten gurasoen aurrean dantza egitera.
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak, aldiz, plazan bildu dira, eta gurasoen begiradapean dotore aritu dira dantzan.
Arratsaldean helduek hartuko dute jaiaren lekukoa.