Andra Mari eta Landarbaso abesbatzak omendu zituzten euren 25. eta 50. urteurrenetan.
Foru Plazan elkartu ziren bi segizioak
Atzo Santa Ageda bezpera izanik, ohitura zaharrak berritzeko asmoz irten ziren Ereintza elkarteko kideak, alde batetik, eta Xenpelar Bertso Eskolakoak, Xenpelar AEK zein Lau Haizetarakoak bestetik. Lehenak Juli tabernatik irten ziren eta bigarrenak De Cyne Reynatik. Kalez kale eta tabernaz taberna ibili ziren, bakoitza bere aldetik, eta Xenpelarren eskulturan elkartu ziren, Andra Mari eta Landarbaso abesbatzei koplak eta bertsoak eskaintzeko. Bakoitzak bere bidea hartu, eta berriro elkartu ziren Herriko Plazan.