Oarsoirriak-ek kalejira egin du herriko kaleetan zehar. Eguneko ekitaldi ugarien lehena izan da.
Giro ona nagusitu da txarangadan
Larunbata erregularra da gaur, Inauteri igandeko bezpera, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte egun osoan zehar. Mozorroa jantzi eta kalera ateratzen goiztiarrenak Oarsoirriak-ekoak izan dira. Merkatuzarretik atera da estreinakoz antolatutako Txarangada, eta herriko kaleetan zehar bozgorailuetatik jariatutako musikari perkusioarekin lagundu diote haur eta helduek.
Eguneko lehen ekitaldia izan da, baina egongo dira gehiago. Oraintxe herri bazkaria egiten ari dira Merkatuzarren. 17:00etan konpartsa prekarioa irtengo da Zintzilik Irratiaren egoitzatik. 18:00etan
photocall-a jarriko dute Herriko Plazan, eta ordu erdi beranduago irtengo da konpartsen desfilea, Tulle kaletik. Herriko kaleetan ibiliko dira Deiadar txaranga eta Zo-zongo batukada ere. 23:00etan, berriz, Trikiziok kontzertua emango du Gamon Zumardian. Antolatutako azken ekitaldia izan arren, tabernetan jarraituko du festa giroak, gaur beranduago itxiko baitute.