[Bideoa eta argazki galeria] Inauterietako igandeko desfilea berreskuratu du Antxok

Konpartsa bakarra atera zen desfilea egiteko, baina gogoz atera ziren haurrak, euriari aurre eginez

antxo inauteria 2016 desfilea

Desfilea, Blas de Lezo kalean

Hainbat urtez desfilerik gabe egon eta gero, Pasai Antxon hain ezaguna egin zen Inauterietako igandeko desfilea berreskuratu egin dute. Atzo, hamarnaka haurrek osatutako konpartsa atera zen, eguerdian eta euriari aurre eginez, barrutiko kaleak alaitzeko, Inauteri giroa zabaltzeko. Konpartsa bakarra izan zen atera zena, baina ohitura berreskuratzeko bideari ekin diote antxotarrek. Ziur hurrengo urtean handiagoa izango dela desfilea. Ondorengoak bertako bideoa eta argazkiak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.