Urteko lehen odol erauzketa egingo dute bihar

Anbulatorioan egingo dute, ohi bezala, odol erauzketa. Emaile berriak behar dituztela adierazi dute.

odola oiartzun

Anbulatorioan emango dute odola

Odol emaileek zita dute bihar arratsaldean Oiartzungo anbulatorioan. Izan ere, urteko lehenengo odol erauzketa egingo dute 18:00etatik 20:00etara —edo bukatu arte—. Dei berezia egin diete sekula odolik eman duten herritarrei, “emaile berriak behar” direlako. Pasa den abenduaren 16an 56 oiartzuarrek eman zuten odola. O+ motako odola duten 23 pertsonek eman zuten, A+ motako beste 24k, O- motako bostek, A- motako lauk eta B- eta AB- motako banak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.