Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Torturaren aurkako ekitaldia egingo dute larunbatean

Sortuk ekitaldia egingo du torturapean hil zuten Esteban Muruetagoienaren izena duen plazan.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/02/10
muruetagoiena tortura

Tamara Muruetagoiena, aitaren izena duen plazako plaka estalgabetzen, 2010ean

Larunbatean 35 urte beteko dira Joxe Arregi zizurkildarra hil zenetik. Bederatzi egun pasatu zituen Espainiako Poliziaren eskuetan inkomunikatuta, eta bertan jasotako torturak esaldi batekin deskribatu zizkien bere kideei, hil baino ordu batzuk lehenago: “Oso latza izan da”. 1989an Auzitegi Gorenak bi polizia zigortu zituen, zigor oso txikia ezarriz. Bartzelonako 200 sendagilek, bere aldetik, lau lankide salatu zituzten, torturak ezkutatzeagatik. Urte hartatik aurrera, Torturaren Aurkako Eguna egiten du ezker abertzaleak. Ildo horretan, Sortuk torturaren aurkako ekitaldia egingo du datorren larunbatean herrian. Esteban Muruetagoiena plazan izango da, 13:00etatik aurrera. Muruetagoiena Oiartzungo medikua zen, eta hamar egunez Guardia Zibilaren eskuetan egon ondoren, aske utzi eta hiru egunera hil zen. Sortuk Tortura 40 urtez, Inpunitatea 40 urtez lelopean egingo du ekitaldia.   “Estatuaren tresna” Sorturen arabera, tortura “estatuaren tresna izan da Euskal Herriaren kontra, bere etorkizunaren jabe izan ez dadin”. Alderdiaren arabera, ez da poliziakide “inkontrolatu eta isolatuen” portaera izan. “Torturaren erabilera ohikoa izan da bortxaren monopolioa izan duten estatuen aldetik, modu sistematikoan”, gaineratu dute. Atxilotuari ez ezik, ingurukoei ere beldurra sorraraztea helburu izan dutela baietsi du alderdiak. Euskal Herrian 10.000 tortura kasu dokumentatu direla zehaztu dute, “gerra estrategia bati erantzuna emanez”. Horrela, torturak “kolore guztietako gobernuen babesa” jaso duela iritzi dute, “herri honen askatasun egaria ito eta giza eskubideak modu bortitzean txikitzeko helburuz”. Komunikabide “gehienen” jarrera ere salatu dute, tortura kasuen aurrean entzungor egin dutelakoan. “Espainiako estatuan”, jarraitu du Sortuk, “Estatu itunak sinatu dituzte (Moncloakoa, Ajuria Enekoa…) politikoki bide eman diotena torturari. Itun horietan PP eta PSOE egon dira, baita EAJ ere”. Horrela, lege antiterroristarekin zein salbuespenezko neurriekin bukatzeko eskatu du alderdi independentistak, “tortura desagerrarazteko”. Bizikidetzaren bidean, “egia ezagutu” behar dela aldarrikatu dute: “Zer gertatu zen? Nork torturatu zuen nor? Ardurak non dauden?”. Erantzun horiek jakin nahi dituztela exijitu dute, “biktimekiko errespetuagatik eta etorkizuna gertatutakoaren gainean eraiki ahal izateko”. Bestela, “bizikidetza errealik” lortuko ez dela uste dute. Gainera, Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Euskal Herria utzi behar dutela adierazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.