Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurpegien jauzia

‘Bisaiak, jauziaren aurpegiak’ dokumentala emango dute gaur iluntzean .Naziotasun ofiziala frantsesa edukita, Hego Euskal Herriko errefuxiatuei harrera egin zietenei buruzkoa da

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/02/12
'Bisaiak, jauziaren aurpegiak'.

‘Bisaiak, jauziaren aurpegiak’.

Euskal gatazkaren ondorioz, Hego Euskal Herriko ehunka lagunek jaioterria utzi, eta Frantziako eta Espainiako estatuek zedarritutako muga pasatu behar izan zuten errefuxiatu gisa. Batek edo besteak, kasuren bat, urruna bada ere, ezagutuko du. Gutxiago ezagutzen da haiei harrera egin zietenen historia. Hori ezagutarazi asmoz, Bisaiak elkarteak dokumentala osatu du. Unibertsitateko lan izan behar zuena Bisaiak, jauziaren aurpegia dokumentala bilakatu zela esan du Ibai Agirrebarrenak (Bidaxune, Behe Nafarroa, 1989). “Txikia nintzenean, Baionako kaleetan zehar ibiltzen nintzen, eta hainbat istorio entzuten nituen, gatazkarekin loturikoak”, esan du Agirrebarrenak. Istorio horiek gorde nahi zituenez, masterrerako idazten hasi zen. Testigantzak jaso ahala, zerbait multimedia egitea “ideia ona” izango zela iruditu zitzaion. Lan handia zenez, beste hiru laguni laguntza eskatu zien, Bisaiak elkartea sortuz. Hainbat artikulu zuzeu.eus-en argitaratu zituzten: “Ez genituen gazteak behar beste hunkitu, eta ordubete baino gutxiagoko ikus-entzunezkoa egitea erabaki genuen”. Dokumentalaren protagonistak Ipar Euskal Herrian edo Frantzian jaiotakoak dira. “Euskal gatazkarekin lotura berezirik ez zuten pertsonak”, zehaztu du Agirrebarrenak, “ez bazen euskara”. Azaldu duenez, egileei gehien interesatu zitzaiena euskal gatazka nola etorri zitzaien jakitea izan zen. Modu ezberdinak daudela argitu du: “Batzuek errefuxiatuen gaiarekin zeuden sentsibilizaturik, beste batzuek lagun bati laguntzeagatik, albistegietako zerbaitekin interesatuta… Interesatu zaigu jakitea ere zergatik eta zein modutan erabaki zuten euskal gatazkan parte hartzea, engaiamendua oso altua izan zen eta”. Eman zuten jauzi militante horrek eman dio izena dokumentalari: “Batzuek jauzi egin zuten, ez zekiten jauziko —eroriko— ziren, edo proiektu egonkor batean lurreratuko ziren”. Belaunaldi berriei begira Bisaiak elkartearen helburua duela hogei edo 30 urteko —”gure gurasoen garaiko”—istorioak belaunaldi berriei ezagutaraztea dela esan du Agirrebarrenak. Hego zein Ipar Euskal Herriko gazteak ditu jomuga, baina aitortu du hegoaldekoei “harridura handiagoa” sorrarazten diela filmak, “Ipar Euskal Herria urrunago ikusten dutelako”. Protagonistak kameren aurrean jartzea ez dela zaila izan onartu du, baina zer kontatuaren mugan zalantzak izan dituztela. “Dokumentala bukatzean, batzuk etorri zaizkigu esanez gehiago kontatuko luketela. Zaila da, baina eskerrak eman dizkigute”, gaineratu du. Hori bai, protagonistak “oso gustura” geratu direla baieztatu du, “militante ororen helburua duzun konpromisoarekiko erabilgarria izatea da, eta orain berriro hala sentitu dira”. Euskal Herriaren historiaren parte ezagutu nahi dutenek, zita dute gaur Oiartzungo udaletxeko areto nagusian. 20:00etan emango dute Bisaiak, jauziaren aurpegia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.