Portuak onartu du lonjako lanen bigarren faseari ez diotela ekin

Arrandegi berriko lurzoruan "espero ziren emaitzak" ez dituztela lortu adierazi du Portuak, eta bigarren faseari horregatik ezin diotela ekin "berme handiagoa emango duen konponbide bat aurkitu bitartean".

lonja, san pedro, portu agintaritza

San Pedroko arrandegi berriko lanak, Zamatetetik

Arrandegi berriko lurzoruan “espero ziren emaitzak ez dituztela lortu” adierazi du Portuak, eta  bigarren faseari horregatik ezin diotela ekin, “berme handiagoa emango duen konponbide bat aurkitu bitartean”. Horixe da, diotenez, hasiera batean eman zuten lanen bukaera datarekiko atzerapenaren arrazoi nagusia, baina ez bakarra.”Lanen ibilbidean, hasierako proiektua eraldatzea behartu duten hainbat egoera aurkitu dira”, gaineratu dute,  eta Añarbeko kanalizazioen proiektuan erabilitako planoak gaizki irudikatuak zeudela aipatu dute, baita zimentazioa aldatu behar izan dutela ere,  edo eta arroka  “ikerketa geoteknikoan aurreikusitakoa baino sakonera handiagoen zegoela”. Horrez gain, lehiaketa hutsik geratu zenez Portuko Agintaritzak exekuzioaren ardura beregain hartu behar izanak ere atzerapenean eragin duela adierazi dute. “Arazo  hauen guztien  konponketak erantsia dakartza hainbat lan tekniko eta beste horrenbeste izapide administratibo”, esan dute, eta “gaur egun afektatuak izan ez diren lanak bakarrik burutzen” ari direla gaineratu. Azkenik, “lonjako erabiltzaileen kolaborazio jarrera hobezinak” eragozpenak minimizatzea ekarri duelako esker ona agertu dute, eta arazo hauek guztiak epe laburrean konpontzea espero dutela iragarri.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.