Iaz guztira hamar tranpa jarri zituzten udal zerbitzuek Errenteriako puntu ezberdinetan, eta Asiako 523 liztor erregin harrapatu zituzten eta 40 kabi kendu zituen udaleko brigadak, aurreko urtean baino hiru gehiago.
Asiako liztorraren habia
Udaberriarekin batera hasiko dira Asiako liztor erreginak habiak egiten, eta Errenteriako Udalak aurten ere horiei aurre egiteko bitartekoak jarriko dituela jakinarazi du. Iaz guztira hamar tranpa jarri zituzten udal zerbitzuek Errenteriako puntu ezberdinetan, eta Asiako 523 liztor erregin harrapatu zituzten eta 40 kabi kendu zituen udaleko brigadak, aurreko urtean baino hiru gehiago.
Errenteriako Udala Asiako liztorraren kontra baliabide propioekin egiten duen udal gutxietako bat da.
Bi habia mota bereizten direla esan dute. Primarioak dira batzuk, txikiak eta aterpeetan egon ohi direnak. Sekundarioak, berriz, zuhaitzetan eta basoetan eraikitzen dituzte, eta tamaina handikoak izatera heltzen dira. Etxeetan eta aterpeetan egoten direnak sekundarioak izaten direla jakinarazi dute udaletik, eta horren harira, kolaborazioa eskatu diete herritarrei, “habiren bat ikusten badute udal zerbitzuetara deitzeko eskatzen diegu, oso garrantzitsua baita habiak kendu eta erreginak harrapatuta zikloa etetea”.