
Girizia elkartearen pilota sailak antolatutako txapelketan, Oiartzungo hiru bikotek jokatu zuten, eta bakarrak irabazi.

Iaz guztira hamar tranpa jarri zituzten udal zerbitzuek Errenteriako puntu ezberdinetan, eta Asiako 523 liztor erregin harrapatu zituzten eta 40 kabi kendu zituen udaleko brigadak, aurreko urtean baino hiru gehiago.

Hiribilduko ate bat babestetik, ekintzailetza polo izatera pasako da XV. mendeko dorrea. Artisautza eta teknologia berrietako ekintzaileak bilduko dituzte.Hiribilduko ateetako bat babestetik, ekintzailetza polo izatera pasako da XV. mendeko eraikina. 30 ekintzaile bildu nahi dituzte, artisauak lehen solairuan, eta teknologia berrietakoak, bigarrenean.

Errenteriako Udalak Kukai dantzarekin elkarlanean antolatu duen Dantzaren Astearen barruan kokatzen da igandeko emanaldia.

Herritar eta dendarien arteko harremanak euskaraz izan daitezen bisita gidatuak antolatu dituzte.

Lezoko kirol taldeen emaitzak askotarikoak izan dira. Nabarmentzekoa Allerruren talde nagusiak, eta Munttarperen bi taldeek irabazi egin dutela.

Oarsoaldeko traineruek kontuan hartzeko emaitzak lortu dituzte test estropadan

Fin ibili dira asteburuan areto futboleko hiru taldeak. Denek lortu dute garaipena etxean jokatutako partidetan. Gamon Izadi Jazz gainera, hirugarren mailako sailkapen taularen buruan da. Touringeko emakumeek ere lortu dute garaipena asteburuan etxean jokatutako partidan, eta baita Ereintzako emakumeek zumaiarren kontra azken horien etxean.

Bilera izan dute gaur udalarekin, eta hilabete luzatu diete itxierarako ezarritako epea

52 proposamen bildu dituzte eta guztiak daude ikusgai Interneten

18:00etan hasiko da kalamu landareak aurkezteko epea. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goiko Eskolan.

Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen arteko hitzarmenaren arabera emango dituzte zerbitzuak, beste urte batez.

Hamaika karroza eta beste hainbeste ikusle, partaideek dena eman zuten dantzan.

Oiartzun Bk igoera faseko bigarren postua lortzeko aukera galdu du, Bergararen kontra etxean galduta.

Ikasturteko bigarren tailerra izango da, eta oraingoan ere Pello Añorgak emango du. 0 eta 7 urteko haurrak dituztenei zuzenduta dago.

Areto Futboleko Lehen Mailan, Pescados Ferreres Anaiak taldea sailkapeneko buruan da, 38 punturekin.