Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko emaitzak
Fin ibili dira asteburuan areto futboleko hiru taldeak. Denek lortu dute garaipena etxean jokatutako partidetan. Gamon Izadi Jazz gainera, hirugarren mailako sailkapen taularen buruan da. Touringeko emakumeek ere lortu dute garaipena asteburuan etxean jokatutako partidan, eta baita Ereintzako emakumeek zumaiarren kontra azken horien etxean.
FUTBOLA
Erregional Ohorezko Maila- Mutriku-Touring 1-1
- Touring-Beti Gazte 2-1
ESKUBALOIA
Espainiako Lehen Maila- Uharte-Ereintza Aguaplast 26-23
- Urduliz-Ereintza Aguaplast 29-23
- Asador Basusta Pulpo-Ereintza Barymont 19-25
ARETO FUTBOLA
Bigarren Maila- Gamon Aker-Gure Txokoa 2-0
- Ostiko-Umore Ona 8-4
- Gamon Izadi Jazz-Hor Konpon 15-0
SASKIBALOIA
Emakumeen Senior maila.- Grupo EME Oiarso-Donosti Dolphins 37-50
- Zarautz-Grupo EME Oiarso 52-55
- Bosteko B- Oiarso B 69-55

