Bilera izan dute gaur udalarekin, eta hilabete luzatu diete itxierarako ezarritako epea
Gazteak, Antxoko gaztetxearen atarian, XXX. urteurren festaren aurkezpenean
Antxoko gazte asanbladaren ordezkaritza bat Pasaiako Udalarekin bildu da gaur,
gaztetxearen itxieraren harira.
Gazte asanbladak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, hilabete luzatu diete itxierarako aurrez ezarritako epea, eta trukean, programazioa aurkezteko eskatu diete, besteak beste.
Edonola ere, batzarra deitu dute biharko, gaurko bileraren xehetasun guztiak eman asmoz. 19:00etan bilduko dira, gaztetxean.