
San Juan, Santiago zubi inguruan
Larunbatean jokatu zen Hondarribiko XVI. Traineru Jaitsiera. Bertan, gizonen kategoria nagusian,
Hondarribiko bi ontziak sailkatu ziren aurreneko bi postuetan, Orio, San Pedro eta San Juan atzetik izan zituztela, hurrenez hurren.

Oiartzungo Itsaslapurrak, ziaboga eman ondoren
Oiartzungo Itsaslapurren traineruak, berriz, sentsazio oso ona utzi zuen 19 partaideetatik 9. izan zirelako, Hondarribia A irabazletik minutu pasatxora. San Pedroren eta San Juanen B ontziek, nahiz Hibaikarenak, itxi zuten
sailkapena.

Hibaikako emakumeak, ontziralekuan
Emakumeetan, Hibaika segundo eta gutxigatik ez zen izan lehena, Oriok hartu zien aurrea errenteriarrei. Hondarribiko ontzia hirugarrena izan zen.
Hibaikak eraman zuen lehiara traineru misto bakarra.
Test ona izan zen Oarsoaldeko traineruentzat. Kontuan izanda gehienek batelen ligan jarrita dutela indarra egun, hau da, arraunlari onentsuenak ez zeudela Hondarribian, baleko proba izan zen jakiteko nola doan ekainari begirako prestaketa. Aurrerago egingo dituzte sasoi aurreko estropada gehiago, joango dira fintzen ontziak apurka.