130 autok hartuko dute parte Don Bosco-k antolatutako auto klasikoen zeharkaldian

Larunbatean egingo dute eta bertan 130 autok eta 30 motozikletek hartuko dute parte.

Don Bosco zeharkaldia eta panda Raid aurkeztu dituzte

Don Bosco zeharkaldia eta panda Raid aurkeztu dituzte

Seigarrenez antolatu du Don Bosko Lanbide Heziketako Institutuak auto klasiko eta aurre klasikoen zeharkaldia. Larunbatean egingo dute eta bertan 130 autok eta 30 motozikletek hartuko dute parte. Parte hartzaileen artean auto bereziak ikusteko aukera izango dela esan du Jose Luis Perez zeharkaldiaren zuzendariak: “1953ko Packard bat, 1966 urteko Jaguar XK, Renault Alpine, Porche edo 1980. hamarkadako Lancia Delta Integrale edo Ford Sierra Cosworth autoak ikusteko aukera izango da besteak beste”. Parte hartzaileek 104 kilometroko bidea egin beharko dute eta zeharkaldian Errenteria-Orereta, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Irun, Hondarribia herriak pasako dituzte eta Jaizkibel ere zeharkatuko dute. Don Boskotik 09:00etan hasiko dute erakusketa eta 11:30etan lehen parte hartzailea abiatuko da,eta azkena 12:40etan. Don Bosko zeharkaldia ez dela ez lasterketa ezta rallya ere nabarmendu dute antolatzaileek “parte hartzaileek trafiko arauak errespetatu beharko dituzte”. Zeharkaldiaren gainean kartel lehiaketa egin dela esan dute bestalde, eta Ane Miren Elorzak irabazi du. Panda Raid auto proba Egun berean automozio ikasle eta irkasleek Panda Raid elkartasun auto probarako prestatu dituzten Seat Marbella eta Fiat Panda autoak erakutsiko dituzte. Proba hori Madrilen hasi eta Marokon amaitzen da 4.000 kilometroko ibilbidea egin ostean: “Ikasleek hiru autorekin hartuko dute parte eta bakoitzak 20 kilo eskola material eramango du Marokoko eskolaratzea sustatzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.