Errenteria-Oreretako Herriko plazan 12:15ean egingo diote harrera.
Correscalesen gainean Antxon egindako azken batzarra
Bihar helduko da Oarsoaldera Correscales-Korrika prekarioa, eta Errenteria-Oreretako Herriko plazan 12:15ean egingo diote harrera. Horren harira, EH Bildu koalizioak bertan izango dela Correscalesi harrera egin eta parte hartzeko esan du eta herritar guztiak detu ditu prekarietatearen kontrako ekimenarekin bat egitera.
Correscalesen filosofiaren oinarriekin bat egiten duela esan du koalizio subiranistak, “alegia, prekarietatearen kontrako borrokarekin, egoera hori pairatzen duten kolektiboekin eta langileen autonomiarekin. Horregatik EH Bildukideon artean dirua bildu dugu korrika prekarioaren kilometro bat erosteko”. Halaber, gogora ekarri du Oarso Taldeak Correscalesi buruz aurkeztutako mozioa babestu zuela Errenteria Irabaziz hautesle elkartearekin batera EH Bilduk eta plenoak aho batez onartu zuela.
Correscalesen parte hartu edo espaloitik babesa eman nahi diotenek bihar 12:15ean zita dutela esan du azkenik EH Bilduk, Herriko plazan egingo zaio harrera etabertan kamisetak izango dira salgai 5 euroan egoera prekarioan daudenetzat eta 10 euroan gainontzekoentzat.