Gabierrotako argiteri publikoa itzalita egongo da gauean
Hilaren 19ko 00:00etatik 07:00etara (ostegun gauetik ostiral goizera) Gabierrota auzoko argiteri publikoa itzalita egongo dela jakinarazi du udalak. Mantenu lanak egin behar ditu Iberdrolak Gabierrotako instalazio elektrikoan. Matxain biribilgunean hasi eta nafarroa etorbideko parkera arte ez da argiteria publikorik izango, beraz, gaur gauean.