Bost establezimenduk arropa eta zapatak jarriko dituzte salgai prezio merkean Stock Ferian
Bost establezimenduren gaiak eros daitezke
Laurak Bat Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu elkartearen barruko hainbat dendak Stock Feria egingo dute asteburuan Kultur Etxean. Denda partaideen eskaintza arropara eta zapatetara bideratua dago. Hortaz, gai horiek merke-merke erosteko aukera izango dute pasaitarrek, eta bertara hurbildu nahi duten guztiek. Gaur (ostirala) arratsaldean zabalduko dute azoka. Laurak Batek esan duenez., “mauka ugari egongo dira”.
Zehazki, feriako partaideak Nautica Muro, Decoro, Boutique Argi, Nahikari mertzeria eta Pausoka zapata denda izango dira. Eta ordutegiak, honakoak:
- Gaur (ostirala), 17:00etatik 20:00etara.
- Bihar (larunbata), 10:00etatik 20:00etara.
- Etzi (igandea), 10:00etatik 14:00etara.