Errenteria-Oreretako harrera beroaren ondoren, Antxo eta Trintxerpe zeharkatu ditu Correscales duintasun martxak
Martxa, Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, Pasaiara joan aurretik
Errenteria-Oreretako harrera beroaren ondoren, Pasaia aldera hartu du bidea Correscales-Korrika Prekarioa langileen duintasunaren aldeko martxak. Lehenik, Antxon hamarnaka lagunek egin diote harrera Nafarroa etorbidean, eta bertatik hainbat sartu dira martxara, bizikletan batez ere.
Eskalerillas eta Kontadores zeharkatu ondoren, Trintxerpera iritsi da Correscales. Bertan, herritarrak, Pasaiako Udaleko langileak, Pasaiako Portuko langileak eta EH Bilduko zinegotziak zituen zain martxak. Pasaiako Udaleko langile batek oharra irakurri du, esanaz, besteren artean, Correscalesek aldarrikatzen duena langile ororen printzipioak direla, eta elkarrekin printzipio horien alde borroka egin behar dela.
13:05 inguruan iritsi da martxa Trintxerpera. Handik, Donostiarako bidea hartu du. Egitarau zabala prestatu dute egunean zehar hiriburuan.