Gizarte zerbitzuen kudeaketan "gardentasun falta" salatu du PSE-EE-k
“Baztertuta” sentizten direla PSE-EEko zinegotziak esan du Jose Angel Sanchez alderdi sozialistako bozeramaileak. Bere hitzetan, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Nagore Basurtok orain gutxi aurkeztu duen pertsona etorri berrientzako Harrera Protokoloaren berririk ez du izan alderdi sozialistak.
“Egoera bera bizi izan genuen Iztieta auzoan elkarbizitza lanarekin”. Gardentasun eza leporatu dio goebrnu taldeari, “ekainetik ez dugulako protokoloaren gaineko berririk izan”. Harrera protokoloa, Donostiako Udalak 2015 urtetik indarrean duenaren berdina dela gaineratu du Sanchezek, amaitzeko.