Lezoko kantu jirako kideak, aurreko saio batean
Bihar, 12:00etan eta Aiton Bordatik hasita, urteko bigarren saioa egingo du Lezoko kantu jirak. Herri musika euskalduna herritik zabalduko dute, ohorez eta giro onean. Jarduera irekia da kantu jira, edonork parte har dezake. Baina komeni da abestien kopiak aldez aurretik lortze, jakiteko zer abestuko den. Kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan har daitezke.
Bihar abestuko diren kantak honakoak dira:
- Dama gazte xarmant bat
- Xalbadorren heriotzean
- Begiak parrez parrez
- Compostelako erromesa
- Ai, zer plazerra (ama)
- Aberriaren mugak
- Bake mina
- Elizara dijoa
- Jo txistua