Eskualdeko ehunka herritarrek bidaiatu dute gaur kartzeletara; Kasu batzuetan autobusetako bidaiariak identifikatu dituzte.

Oreretatik 300 lagun joan dira Basauriko kartzelara; Aitzol Gogortza, larri gaixorik, bertan dago preso
Picassentera (Valentzia, Herrialde Katalanak) joan dira pasaitarrak, eta gau osoa bidaian eman eta gero, kartzela atarian dira jada. Hara iristean denak identifikatu dituzte, eta nondik nora ibili zitezkeen ohartarazi. Kartzela inguratzeko baimena eman diete. Soriara bidean 100 oiartzuar atera dira gaur goizaldean, eta han dira jada.
Basaurirantz irten dira Oreretatik, 10:00etan, 300 lagun. Larri gaixorik dagoen Aitzol Gogortza bertan dago preso. Lezoarrak, berriz, Villenako espetxera (Alacant, Herrialde Katalanak) joan dira. Caceresen dira hondarribiarrak eta irundarrak. 02:00etan irten dira harantz.

Sorian daude Oiartzuarrak, beren herrikide Joxean Etxeberriari berotasuna helarazteko