Kultur etxera atera dituzte merkatariek stockean pilatutakoak, eta antxotarrak mauka animatu dira.

Merkatari antxotarrek kultur etxean jarri dituzte salgai stocketan pilatutakoak
Laurak Baten antolatuta, stock azoka ari dira egiten atzo arratsaldeaz geroztik merkatari antxotarrak. Atzo eta gaur goizean jendea ibili da, eta oraindik handik pasa ez dena badu oraindik arropa eta zapata bila gerturatzeko aukera. Gaur, 20:00ak arte egongo da zabalik azoka, eta bihar, berriz, 10:00etatik 14:00etara.