Arrate Plazaola Onkologikoko medikua izango da hizlaria, eta gaitzari buruzko xehetasunak emango ditu.
Bularreko minbiziaren aurkako xingola
Datorren ostegunean, hilaren 25ean, bularreko minbiziari buruzko hitzaldi informatiboa egingo dute Manuel Lekuona Bibliotekan. Arrate Plazaola Donostiako Onkologikoko medikua ariko da hizlari lanetan. Bularreko minbiziaren arrazoiak, tratamendua, prebentzioa eta beste hainbat xehetasun emango ditu Plazaolak.
Katxalin Elkarteak eta Oiartzungo Gizarte-Ongizate Sailak antolatu dute hitzaldia. 17:00etan hasiko da.