Etzi egingo dute otsaileko ohiko plenoa
Feminismoari buruzko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk. Gainera, lehen sektorea bultzatzeko Lurbizi egitasmoaren berri emango dute.
Etzi arratsaldean egingo du otsailari dagokion ohiko plenoa Oiartzungo Udalbatzak. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da, eta hamar puntu jorratuko dituzte zinegotziek. Tartean, EH Bilduk Feminismotik eraldaketa sozialera izenburupean aurkeztuko duen mozioa. Horrez gain, Lurbizi egitasmoaren berri emango dute. Landa eremuko lehen sektoreko jarduerak bultzatzeko asmoz udalak aurrera aterako duen proiektua da hori. Gainontzekoak tramite administratiboak izango dira. Gai zerrenda osoa,