100TZE espazioak antolatutako 21 aulki mikroerrezitaldi sortaren barruan izango da irakurraldia, ostegunea, 19:30etik aurrera.
Goiatz Labandibarrek Polonian egindako egonaldian oinarritu du irakurraldia
100TZE sormen espazioak 21 aulki izeneko mikroerrezitaldi sorta antolatu du, eta hilabete honetako saioa Goiatz Labandibarren ardura izango da. Zuri-beltzean izeneko errezitaldia emango du idazle oiartzuarrak, ostegunean, 19:30ean, 100TZEren lokalean (Arraskularre, 16).
Labandibarrek
Hala bazan… klixk! proiektu literarioan oinarritu du errezitaldia. Donostia 2016k eta Etxepare Institutuak eskainitako beka lortu zuen Labandibarrek, eta horri esker, Europako kultura hiriburutza duen beste hirian —Wroclawen— landu ahal izan zuen proiektua. Euskal Herriko eta Poloniako sei emakume argazkilariren irudiekin narrazioak sortu ditu Labandibarrek. Mikroerrezitaldian, horietako batzuk aipatzeaz gain,
Hala bazan… klixk! izango du hizpide, baita argazkilaritza ere.
Aulkien erreserba
Toki mugatuak egongo dira —hogei, zehazki—. Egunean bertan joanda, tokia har daiteke. Lekua ziurtatzeko, baina, aulkia erreserba daitekeela jakinarazi dute 100TZE sormen espazioko kideek:
e-posta bidez edo 652 701 553 telefono zenbakira deitu beharko dute publiko bezala joan nahi dutenek.