Asanblea irekia egingo du Lezo Garbiak

Lezo Garbia plataformak asteazkenean, 19:00etan egingo du batzarra, Gezalan

lezo garbia

Lezo Garbiaren elkarretaratze bat

Azken asteetan hondakinen kudeaketaren gaian aldaketak izan dira Lezon, EAJk eta EH Bilduk akordioa egin dutelako sistema mistoa ezartzeko. Horren harira, eta gaiari buruz hitz egiteko sortu zen mahaian gertatutakoak lezoarrei azaltzeko, bilera irekia deitu du Lezo Garbia plataformak biharko (asteazkena), 19:00etan, Gezala Auditoriumean. Plataformako kideek nabarmendu dute edonor joan daitekeela batzarrera. Aurrera begira zer egin izango da mahaiaren gainean jarriko duten beste gaietako bat.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.