Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi andana egingo dute
Oiartzungo Feministen Asanbladak eta udalaren ekimena izan da, eta martxoaren 4tik 13ra egingo dituzte.
- Virgen Negra eta Minerita film laburren emanaldia, 18:30ean, Manuel Lekuona bibliotekan.
- Oiartzungo emakume artisten lanen erakusketa, bibliotekan.
- Donostiako Lilatoia ikusteko eta parte hartzaileak animatzeko zita, 10:00etan, Groseko anbulatorioaren parean.
- Aldarrikapen eguna, ekintza laburra eta pikoteoa, Done Eztebe plazan, 17:30etik aurrera.
- Hau ez da gure bakea lelopean, manifestazioa Errenteria-Oreretan, 19:30ean. Oiartzunen 18:55eko autobusa hartuko dute.
- Emakumea-Kirola/Iragana-oraina hitzaldia, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Emakumeen bazkaria, 14:00etan, Joxixionia tabernan. Bazkariko sarrerak Amazkar tabernan eta Garmendia txokolategian eros daitezke, 16 euroren truke.
- Feminismoa 0.0 Feminismoaz jakin nahi? tailerra, 17:30ean Kataxulo gaztetxean.
- Zer duzu Amy? Oh my God antzerki taldearen eskutik, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

