Zutik Euskal Herriaren testuingurua eta balantzea egingo dute, eta Abian dokumentuaren tesi nagusia bozkatuko dute.
Ezker abertzalea Abian eztabaida prozesuan murgilduta dago. Lehenengo fasea asteburu honetan egingo dute, eta horrela, Oiartzungo ezker abertzaleak batzarra egingo du bihar goizean. Haurtzaro ikastolako jantokian elkartuko dira, 10:00etan. Bertan bi gai jorratuko dituzte. Alde batetik, Zutik Euskal Herria aurreko prozesuaren bost urteko ibilbidea aztertuko dute, eta testuinguruan kokatuko dute. Bestetik,
Abian prozesuko dokumentuaren tesi nagusia bozkatuko dute.
Honakoa dio tesi nagusiak: “Eskaintza independentista berriro sortzeko beharra dugu. Horretaraok, Prozesu Independentista Eraldatzailea deitu dugun estrategia aurkeztu dugu, Euskal Sozialismorako trantsizio prozesua. Prozesu honen lan tresna nagusia Euskal Bidea izango da”.
Bigarren fasea martxoaren 12an egingo dute, eta hirugarrenaren data oraindik zehazteke dago.