Etxea alokairuan jartzeagatik hobariak eska daitezke

Ondasun Higiezinen gaineko Zergarako laguntzak martxoak eskatu behar dira

alokabide, bizigune, alokairua, hobariak

Eusko Jaurlaritzaren kanpaina, Trintxerpen, Alokabide aurkezteko

Pasaiako Udalak hobariak eskaintzen dizkie beren etxeak Eusko Jaurlaritzaren bidez alokairuan jartzen dituzten etxe jabeei. Diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da jada, eta martxoaren 15era bitartean egongo da zabalik. Interesdunek Bizigunerekin egindako kontratua aurkeztu beharko dute udalean diru laguntza eskatzeko orduan. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga Ondasun Higiezinen Gaineko zergarako laguntzak ere emango ditu udalak, eta horiek eskatzeko epea datorren astean zabalduko dute, matxoaren 1ean (asteartea),  eta martxoaren 31era bitarte egongo da zabalik. Diru-muga zehatza batzuk dituzten etxe jabeek eskatu dezakete OHZrako laguntza. Ebazpena ekainaren lehengo hamabostaldian jakinaraziko dute eta diru laguntzak ordainagirian aplikatuko dituzte zuzenean. Azkenik, udalak iragarri du 2015eko 3. lauhilekoari dagokion uraren eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko  errolda; 2016ko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga eta jabari publikoaren erabilerari dagokio errolda jendaurrean direla. OHZ Dirulaguntzak      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.