Trintxerpeko Itsas Etxea udalaren esku geratuko da aurki

Aldundiak lagako dio, erabiltze gastuak bere gain hartzearen truke

Trintxerpeko Itsas Etxea

Aldundiaren harrera etxea dago gaur egun eraikinean, eta ogasunaren bulegoak

Hala jakinarazi zuen lehengo asteartean Izaskun Gomez alkateak, plenoari bere gestioen berri emateko atalean. Pasaiako Udalaren urteetako eskariari bide emango zaio modu honetan. Alkateak jakinarazi zuenez, Trintxerpeko Itsas Etxean ogasunekoak diren zerbitzuak Donostiako Idiakez kalera lekualdatuko dituzte, eta horretarako trukea egingo dute Aldundiak eta Espainiako ogasunak. Truke horren onuraduna, zeharka, Pasaiako Udala izango da, aldundia udalari eraikina lagatzeko prest agertu delako. Gomezek baieztatu zuenez, Udalak erabileratik eratorriko diren gastuei baino ez die aurre egin beharko, eta gaineratu zuen aldaketa gauza dadin tramiteak baino ez direla falta. Gaztetxea eta Albaola Zeresana emango duten beste bi gai ere hartu zituen hizpide alkateak. Antxoko gazte asanbladari bere egoera legeztatzeko hilabeteko epea eman diotela jakinarazi zuen alkateak, baina itxieraren aukera baztertu gabe. “Inor ez dadila engaina. Eskatu zaizkienak ez badituzte betetzen lokala itxiko dugu”, ohartarazi zuen, eta bizilagunek udala salatu dezaketela ohartarazi zuen. Bestalde, Albaola elkartea fundazio bihurtzeko asmoa iragarri zuen. Aldundia eta udala ari dira aukera aztertzen, eta aste honetan bertan ziren aldundiaren proposamena Albaolari aurkeztekoak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.