Jon Alkortak zuzendutako neskek bina berdindu zuten Collerenseren etxean. Oiartzun Bren partida, bestalde, bertan behera geratu zen denboraleagatik.
Hiru puntuak lortzeko aukera polita galdu zuen Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen taldeak. Izan ere, azken sailkatuaren etxean jokatu zuten. Collerense eta Oiartzun ondo kokatuta zelairatu ziren, baina Palmakoak izan ziren lehen kolpea eman zutenak. Hamargarren minutuan sartu zuten lehenengo gola Balear Uharteetakoek. Bost minutu beranduago eskuratu zuten bigarrena, eta bazirudien lasaitasuna emango ziela 2-0eko emaitzak.
Jone Bilbaok 30. minutuan lortu zuen aldea txikitzea. Partida orduan ireki zen, eta 2-1eko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, berriz, etxekoak hirugarren golaren bila irten ziren, baina defentsan ongi aritu ziren oiartzuarrak. Euren aukerak ere izan zituzten kanpokoek, baina azken minutura arte itxaron behar izan zuten bina berdintzeko. Kontraeraso bat gidatu ondoren, Collerense taldeko jokalari batek bere atean sartu zuen gola. Etxekoek protesta egin zuten, luzapeneko denbora agortuta zegoela esan baitzuten. Azkenean, puntua urratzea lortu zuen Oiartzunek, eta Oviedo Moderno eta Fundacion Albacete arerio zuzenen porrotekin, ontzat eman daiteke berdinketa. Honakoak dira Oiartzungo gainontzeko taldeen emaitzak:
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Gizonen Lehen Erregionala igoera fasea
- Oiartzun B-Elgoibar bertan behera geratu zen, zelaiaren egoera txarragatik.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Oiartzun-Elorrioko Buskantza: 8-0.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Idiazabal Gorrotxategi-Power Rangers: 4-3.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Miren Taberna-Umore Ona Goizueta: 6-4.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Katu Kale-Oiartzungo Saskilagunak: 53-60.