Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Koldo Mitxelenak monumentua izango du Errenterian

Errenteria-Orereta
Kultura

Monumentuaren ideia mendeurrenaren harira egindako hausnarketaren ondorio dela esan du garazi Lopez Etxezarreta Euskara zinegotziak, argia ikusi bidean den eta une honetan lantzen ari diren hizkuntzalariaren gaineko ipuina bezala.

2016/02/29
Ikerne Zarate Ikerne Zarate
Garazi Lopez Etxezarreta. Koldo Mitxelenari monumentua egiteko prozesua martxan.

Garazi Lopez Etxezarreta. Koldo Mitxelenari monumentua egiteko prozesua martxan.

Ekimen ugari antolatu zituzten iaz  Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrenaren harira. 2016. urteak lekukoa hartu eta beste hainbeste ere hartuko ditu Errenteriako hizkuntzalari handiaren omenez. Tabakaleran amaitu berria da Euskadiko Filmategiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean antolatutako Mitxelenarenak zikloa. Errenterian joan den urria eta azaroaren artean egin zuten ziklo bera, eta Oarso aldizkariak Mitxelenaren gaineko gehigarri berezia argitaratu zuen udan. Orain, berriz, monumentua egin nahi dio udalak hizkuntzalari ospetsuari. Monumentuaren ideia mendeurrenaren harira egindako hausnarketaren ondorio dela esan du garazi Lopez Etxezarreta Euskara zinegotziak, argia ikusi bidean den eta une honetan lantzen ari diren hizkuntzalariaren gaineko ipuina bezala. Horrenbestez, gaur bertan abiatu dute Mitxelenaren gaineko eskultura egiteko lehiaketa eta artistek maiatzaren 31 arte izago dute euren proposamenak aurkezteko aukera. Behin denak bilduta, bi artistek, Mitxelenaren gaineko aditu batek, eta Lau Hazietara Euskaltzaleon Topaguneko kide batek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein den lanik egokiena hizkuntzalaria irudikatzeko. Xenpelar bertsolariaren izena ekarri du gogora Lopez Etxezarretak gaur egindako agerraldian, “Xenpelarrekin antzeko prozesua egin genuelako eskultura egiteko”. Bertsolariaren kasuan Xenpelar Bertso Eskolaren ekimenez jarri zen martxan proiektua eta egun Foru plazan du lekua Xenpelarren omenezko eskulturak. Mitxelenaren kasuan udalarena izan da ideia. “Mugarik ez diogu jarri eskulturari – esan du Lopez Etxezarretak – artistak berak erabakiko du figuratiboa izan edo ez izan, neurriak eta bestelako ezaugarriak”. Monumentuarentzat kokapen posible batzuk aztertu dituela udalak ere esan du Euskara zinegotziak, baina ez du ezer aurreratu nahi izan, “Mitxelena berarentzat errefernetziazkoak ziren espazioak lirateke, baina ez dugu ezer aurreratuko monumentuaren ezaugarriek baldintzatuko dutelako kokapena, eta baita hirigintza araudiak ere. Eskultura egiten duenak proposatuko du non nahi duen kokatzea bere lana eta gero guztion artean eta aipatutako irizpideak aintzat hartuta erabakiko dugu”. 20.000 euro eskultura egiteko Maiatzaren 31n proposamenak aurkezteko epea amaituta, hilabete eta erdi beharko duela irabazlea aukeratzeko epaimahaiak esan du Kultura zinegotziak: “Hortik aurrera abaneduaren 31 arte izango du irabazleak monumentua egiteko epea, eta 20.000 euro arteko diru zatia obra gauzatzeko”. Saria jasoko du, bestalde irabazleak, 2.500 euro. Monumentua egitearen gainean debate zabala izan dela udalean azaldu du Lopez Etxezarretak, “monumentuena garaikidea, gaur egungoa den edo ez aztertzen izan gara. Orohar, presentzia garrantzitsua dela gaztentzat uste dugu. Figuratiboa izan behar zuen edo ez ere jarri genuen mahai gainean…  Udaletik argi dugu, oso garrantzitsua dela euskararen munduan Mitxelena, eta izen asko izateagatik ere, agian bera fisikoki ordezkatuko duen eskultura batek oraindik ere balio gehiago emango diola uste dugu, eta hortik jaio da gure idea. Belaunaldi berriei begira, izenetik harago fisikoki materialidade baten barruan interesgarria dela Mitxelenarengana gerturatzeko aukera izatea”. Momentuz, Koldo Mitxelenak ikastetxea eta Institutua ditu Errenterian eta plaza bere omenez. 2017tik aurrera bere omenezko monumentua ere izango du jaiotzen ikusi zuen herrian. Lehiaketaren oinarriak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.