Martxoaren 8aren harira, Gaxuxa Emakume Elkarteak ekitaldiak antolatu ditu Lezon

Larunbaterako zine foruma antolatu du Gaxuxa elkarteak, eta hilaren 7tik 19ra erakusketa

gaxuxa elkartearen erakusketa

Gaxuxa elkarteak urtero antolatzen du erakusketa

Gaxuxa Emakume Elkarteak aurten ere martxoaren 8ari begira ekitaldiak antolatu ditu. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira bi jarduera prestatu dituzte Lezoko emakumeek, bat iraunkorra, bestea egun batekoa. Honakoak dira:
  • Hilaren 5ean (larunbatean), 18:00etan, Gezala Auditoriumean, zine foruma Las mujeres de verdad tienen curvas filma oinarritzat hartuz. Dinamizatzailea, Loredi Salegi.
  • Hilaren 7tik 19ra, Gaxuxako lanen erakusketa Lezoko Kultur Aretoan. Ordutegiak: astegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.