Energia iturririk gabeko etxebizitzarik ez du nahi Lezoko PSE-EE-k

Mozioa aurkeztu dute sozialistek, udala energia enpresekin akordioak egin ditzala eskatzeko

Lezoko PSE-EE, energia

Lezoarrei energia ziurtatzea eskatzeko mozioa aurkeztu du PSE-EEk

Lezoko PSE-EEren udal taldeak mozioa erregistratu du, Lezoko Udalari eskatzeko energiaren gaian lan egiten duten enpresekin akordioetara irits dadila, “behar energetikoa duten lezoarrei, energia iturria ez mozteko. Energia iturririk gabeko etxebizitzarik ez dugu nahi, herriko familia guztiak duin bizi daitezen”. Lezoko PSE-EEren udal taldearen eledun Jose Angel Sanchezen arabera, krisialdiak eragin du hainbat familia gizarte larrialdi egoeran bizitzera, “badaude familiak ezin dutela berogailua edo argia piztu. Energiaren sektoreko enpresen fakturak ordaintzeko zailtasunak dituzte. Horri aurre egiteko neurriak hartu behar ditugu”. Zehazki, lau puntukoa da sozialisten mozioa. Horretan jasota dago enpresa horiekin akordioak egin ditzala udalak, eta aldi berean, EAEko aurrekontuetan jasota dauden argindar eta berogailu kontsumorako diru laguntzak balia daitezela, Gurutze Gorriarekin elkarlanean. “Erakundeek pobrezia energetikoari erantzun tinkoa eman behar diote”, esan du Lezoko PSE-EEren eledunak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.