Euskara Batzordea sei puntu jorratzeko bilduko da etzi
Euskara enpresa ertain eta txikietan euskara sustatzeko egitasmoa izango dute hizpide, besteak beste.
- Enpresa txiki eta ertainetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa diseinatzeko kontratazioaren esleipen proposamena.
- Gipuzkoako Bertsozale Elkarteari aurreko ikasturtean Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleei emandako bertsolaritza ikastaroak ordaintzea.
- Udako Euskal Unibertsitaterako ikasle oiartzuarrentzako bekak onartzea.
- UEUri 2016ko diru laguntza ematea.
- UEMAri aurtengo ekarpena eta gastua onartzea.
- Oarsoaldeko Euskara Batzordearen 2016ko egitasmoak aurrera eramateko ekarpenen gastua eta ordainketa.