Bidali Lilatoiko zure argazkiak eta eskuratu sari eder bat

Martxoaren 9ra arte bidal daitezke Lilatoiko irudiak, posta elektronikoz. Irudiak bidaltzen dituztenen artean zozketak egingo dira.

Promo facebook lilatoia zozketa

Martxoaren 9ra arte bidal daitezke argazkiak

27. Lilatoian parte hartuko duzu? Zuen argazkiekin irudi bilduma bat osatu nahi dugu! Bidali Lilatoiko zure argazkiak HITZAra! Sari ederrak lortzeko aukera izango duzu! Argazkiak bidaltzen dituzuen pertsona guztien artean sari pila bat zozkatuko ditugu! Animatu eta parte hartu, oso erraza da eta! Honakoak dira sariak: – Donostiako MI TIERRA denda ekologikoko garaiko produktuen saski bat. – Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi liburua, Errenteria-Oreretako Mirentxu liburu dendaren eskutik. – MARIA JESUS ekoizlearen kontserba sorta bat. – Korrika egiteko entzungailu batzuk, Errenteria-Oreretako UP DIGITAL informatika dendaren eskutik. – Urola Kostako produktuz osatutako otar bat. – HITZAko produktuen 4 sorta: kantinplorak, toallak, poltsak eta kamisetak. Zuen argazkiak HITZA taldeko webguneetan jarriko ditugu. Lilatoiko zozketa hau Irutxuloko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza, Busturialdeko Hitza eta Oarso Bidasoko Hitzak elkarlanean antolatu dugu. Bidali zure argazkiak martxoaren 9a baino HITZAk Lilatoirako propio egokitu duen posta elektronikora. Zure izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria ere zehaztu, mesedez! Zorte on! HITZA taldea Lilatoiko HITZA taldearen kamiseta eskuratu nahi duzu? Etorri HITZA taldearekin! Gure elastikoa jasoko duzu opari gisa. 27. Lilatoia martxoaren 6an izango da, 10:00etan, eta lasterketa hasi aurretik bat egingo dute Hitza Taldeko kideek, Bulebarrean, elkarrekin egon, eta talde argazkia egiteko. Oraindik garaiz zaude!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.