Urteko asteazken guztietan «pagotxak» eskainiko dituzte postu guztietan, eta gehienez lau produktuetan.
EMKT Elkarteko kideek gaur aurkeztu dute kanpaina
EMKT Errenteriako Merkatua Elkarteak
Asteazkenean pagotxa merkatuan kanpaina abiatuko du datorren asteazkenean (hilak 9) hasita. Urteko asteazken guztietan «pagotxak» eskainiko dituzte postu guztietan, eta gehienez lau produktuetan, eta horietaz baliatzeko aukera izango dute bezeroek. Helburua herritarrak merkatura hurbildu eta bertan erosketa egin dezaten sustatzea da. Promozioan jarriko dituzten produktoak identifikagarri egiteko, euskarria ere sortu dute elkartekoek eta argi utzi dute “kalitate osoko” produktuak izango direla, “egunerokoan saltzen ditugunak bezala”.
Gaur aurkeztu dute iniziatiba berria Asier Zaldua EMKT Elkartearen presidenteak, Juanjo Bellido bokalak, Mari Carmen Chanca bokalak, eta Maixabel Alfonso idazkariak.
Joan den urrian sortu zuten elkartea merkatuak azken urteetan salmentetan izandako beherakadari aurre egin asmoz, eta ordundik hainbat ekintza antolatu dituzte. Balorazio «positiboa» egin dute horien gainean eta prest azaldu dira lanean jarraitzeko, «bezeroak gure postuetara eta merkatura erakartzeko. Izan ere, badakigu ez dela epe laburrean lortuko dugun zerbait», esan du Zalduak. San Tomas egunaren harira antolatutako txistorra dastaketa nabarmendu dute merkatariek egindakoen artean, “arrakasta itzela izan zuelako”.
Horrekin batera,
facebocken perfila ere sortu dute eta merkatuko postuak aurkezten ari dira bertan, “postuen gaineko informazioa, bertan ditugun produktuak, denetarik kontsulta daiteke bertan”, esan dute. Merkatuaren barrualdeak eta postuek duten itxurak duen garrantziaz ere jakitun dira, eta horri begira dekorazio bereziak landu dituzte gabonei begira eta baita Inauteriei begira ere, “orain udaberriari begira ere zerbait berezia egiteko asmoa dugu”.
Denak hala denak bezeroak erakartzeko neurriak dira, merkatua bizirik nahi dutelako, eta horretan lanean jarraitzeko prest diren zalantzarik ez da.