Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalekuetarako izena emateko epea zabalduko dute astelehenean

Errenterian erroldatutako haur guztiek parte hartu ahalko dutela kanpainan esan du Ostolazak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/03/03
Narbarte,Azpeitia eta Ostolaza gaurko gerraldian

Narbarte,Azpeitia eta Ostolaza gaurko gerraldian

Udako oporrak 2016 programan izena emateko epea datorren astelehenean zabalduko dute, eta bi asteko epea izango dute interesdunek eskaera orriak bete eta gaztebulegoan aurkezteko. Itziar Ostolaza Gazteria azpisaileko zinegotziak, Ibai Narbarte koordinatzaileak eta Pili Azpeitia Hezizerb enpresaren ordezkariak eman dute programaren berri gaur goizean egin duten agerraldian. Errenterian erroldatutako haur guztiek parte hartu ahalko dutela kanpainan esan du Ostolazak. izan ere Udalekuetan izena ematen duten haur guztiek izango dute lekua, azken urteetan bezala kanpaldietako plazak baino ez direlako zozkatuko. Txikiak izeneko programa 2010 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrei begirakoa da eta 40,50 euro balio ditu. Udalekuak izeneko programa berriz, 2004tik 2009ra bitartean jaiotako haurrei begirakoa, eta 50,50 euro balio ditu. Lehenengo txanda ekainaren 29tik, uztailaren 12ra egingo dute eta bigarrena berriz, ustailaren 13tik 28ra. Bietan astelehenetik ostiralera egingo dituzte ekintzak, eta bigarren txandaren kasuan uztailaren 22an eta 25ean itxita izango da. Interesdunek hilaren 7tik 18ra bitartean izango dute izena emateko aukera gazte bulegora joanda  09:30etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Izen emate orria beteta eta sinatuta, ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren fotokopia eraman beharko dituzte bulegora izena emateko unean. Ostolazak aurten izen emate orria internetetik lortu daitekela esan du, “hori bai behin beteta gazte bulegora eraman beharko dute gurasoek eskatutako dokumentazioarekin batera”. Kanpamenduetarako zozketa Kanpamenduetarako bi aukera daudela esan du ostolazak,  “Beire eta Lousada”. Lehenengoa 2004-2006 urte artean jaiotako haurrei begirakoa da eta bigarrena, berriz, 2000-2003an jaiotakoentzat. 50 lagunentzat dago lekua eta ekainaren 27tik uztailaren 6ra egingo dituzte. Prezioa, berriz, 202 euro dira. Aurrematrikulazio epea  hilaren 7tik 18ra izango da zabalik. Plaza mugatuak direnez, kasu honetan zozketa egingo dute izena ematen duten haur guztien artean eta Ostolazak esan du lehentasuna izango dutela aurreko urtean kanpamenduetan izan ez zirenak. Apirilaren 5ean egingo dute zozketa eta emaitzak gazte bulegoan jarriko dituzte apirilaren 6an 17:00etatik aurrera. Behin jakinarazita izena emateko epea zabalduko dute apirilaren 11tik 15era. Itxaron zerrendan geratzen direnen izen emate epea telefonoz jakinaraziko zaie. Aurten iaz bezala parte hartzaileek hobariak izango dituzte familia ugarien kasuan. Horiek %50eko beherapena izango dute. Seme-alaba batek baino gehiago izena ematen duten familiek berriz, %20ko hobaria izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.