Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kolpez kolpe, garuna moratu bihurtu arte

Hirugarrenez egingo dute Errenteria-Oreretan Martxo Morea. Neska eta mutil gazteek osatzen duten Kolpe Morea talde feministak jarduera ugari antolatu ditu.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2016/03/04
Martxoak kolorerik baldin badu, hori morea da. Eta hori hala izateko ahaleginetan ari da, azken hiru urteetan, Errenteria-Oreretako Kolpe Morea taldea. Izan ere, Martxo Morea izeneko ekitaldi sorta antolatzen dute 2014tik hainbat gaztek. Nerea Diaz, Eli Etxabeguren eta Nerea Rodriguez talde feministako kide dira, eta gogorarazi dutenez, orain dela hiru urte hasi zen egungo taldea mamitzen: “Ernaik feminismoa lantzeko hautua hartu zuen, eta haiek izan ziren lehenengo Martxo Morea antolatu zutenak”. Gazte antolakundeko militante ez ziren gazteak hurbildu ziren bertara, eta Ernaik feminismoa lantzeko espazio hori zabaldu zuen. “Gaur egun, hamar bat kidek osatzen dugu Kolpe Morea, eta Ernaiko kide bakarra dago. Beste militantziarik ez duten herriko gazteek osatzen dugu, gehienbat”, zehaztu du Etxabegurenek. Talde feminista mistoa da, neskek eta mutilek osatutakoa. Diazek zehaztu duenez, “modu naturalean” sortu zen taldea bera zein bere izaera mistoa. Horri buruz eztabaidarik izan ez dutela ziurtatu dute Kolpe Moreko hiru kideek. Izan ere, taldeko mutilak, feminismoaren ikuspuntutik, “formatuak” daudela esan dute. Esparru ezberdinetatik iritsitako gazteek osatu zuten taldea, eta lehen urtea barrura begirako lana egiten pasatu zuten, “formatzeko eta kohesioa bilatze aldera”. Oarso Institutua izan zenaren eraikinean biltzen da taldea, Bilgune Feministak eta Garaipenek duten lokalean. Barrutik kalera Estreinako urte hartan “saio potenteak” egin zituzten, ordu luzekoak, baina jasotako uztarekin gustura gelditu ziren. Bakoitzak bere interesak transmititzen zituen bilera haietan, eta gaiak zaletasun edo kezka horien arabera prestatzen hasi ziren.
isabel mancebo balda

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Etxeko lanak egin ondoren, euren lana sozializatzeko garaia iritsi zen. Kalera atera, gazteei begira jarri eta eurek jasotako formazio hori guztia zabaltzea izan zen helburua. Hori bai, gauza bat argi zutela: Martxo Morea mantentzea. Martxo Morearekin iristen da Kolpe Morearen ikasturtearen momentu gorena. Abendutik martxora bitartean prestatzen dute, baina gainontzeko hilabeteetan bestelako jarduerak antolatzen dituzte. Horrela, iaz abortua landu zuten. “Esperientzia polita” izan zela aitortu dute talde feministako kideek: “Hasteko, abortatzeko eskubidearen beraren alde egin genuen. Gero, abortatzeko garaia iritsiko balitz, eman beharreko urratsak zeintzuk diren azaldu genituen. Guztia, abortuaren gaia normalizazio egoera baten barruan sartzeko asmoz”. Hala ere, momentuan momentuko gaiak lantzen dituztela berretsi dute —”bakoitzak dituen ideien arabera”—, eta, esaterako, udara partean jai eredua eta festen testuinguruan egon litezkeen indarkeria matxista erasoen gaia jorratzen dutela. Zortzi ekitaldi Hilabetea asteartean hasi bazen ere, more kolorekoa gaur bertan hasiko da, emakumeentzako eta gizonentzako tailer banarekin. Izan ere, Kolpe Morea taldeko kideak beti saiatzen dira espazio ezberdinak sortzen. “Talde bezala ulertzen dugu”, adierazi dute, “mutilak eta neskak, feminismoa lantzeko garaian, ez garela puntu beretik abiatzen. Emakumeok espazio batzuk behar ditugu, gure gaiak lantzeko eta guri dagozkigun gauzei buruz hitz egiteko”. Gauza bera gizonentzako. Aurten tailer espezifiko mistorik ez dute egingo, baina gaurko jarduerak kenduta, gainontzeko ekitaldiak mistoak izango dira. Gaztetxean dute zita, 18:00etan, neska eta mutilek. Lehenek Emakumeak: gorputzak eta harremanak izeneko tailerra jasoko dute. Mutilek, berriz, feminismoa lantzen duen TOKA ARtaldea zarauztarrekin ariko dira. Orain arte ez dute hutsik egin. Asteartean Galtzarabordako kiroldegian 19:30ean hasiko den manifestazioarekin bat egin dute. Gaur zortzi, berriz, Antxoko 11 Buelta antzerki taldeak maitasun erromantikoa kritikatzen duen Maita zera ere antzezlana oholtzaratuko du gaztetxean. 20:30ean hasiko da antzerki emanaldia. Biharamun goizerako —11:00etan— ekitaldi jendetsua antolatu dute. 60 bat gazte bilduko dira Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian. Genero ikuspegia presente duen Bizentaren Lumak solas-jolasean ariko dira. Elhuyarren aholkularitza jaso dute jolasa prestatzeko. Azkeneko traka bi aste barru izango da. Hilaren 17an emakumeentzako autodefentsa feminista tailerra antolatu dute. 18:00etan hasiko dira. Ekitaldi sorta modu egokian ixteko, afari feminista egingo dute hurrengo egunean gaztetxean. Txartelak Sindikato tabernan daude salgai, hamar euroren truke. Ondoren, mikrofono irekia jarriko dute. Mikrofono horretatik zein gainontzeko ekitaldietan, sinbolikoki aldarrikatuko dute kolore moreak, martxoa ez ezik, urte osoa zipriztindu behar duela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.