Edoskitzea modu egokian sustatzeagatik ziurtagiria jaso duen estatuko bigarren anbulatorioa izan da.
Oiartzungo anbulatorioa izan da iHan ziurtagiria lortzen bigarrena.
Oiartzungo osasun zentroak iHan ziurtagiria jaso du. Iniciativa para la Humanización de la Asistencia al Nacimiento y la lactanciaren gaztelerazko siglak dira iHan. Osasunaren Mundu Erakundearen eta Unescoren ekimenez abiarazi zuten iniziatiba, eta osasun zentroetan, baina batez ere edoskitzerako geletan, titia emateko baldintza onak egotea sustatzen du. Jaioberriek hasieratik amaren esnea har dezala ere bultzatzen dute.
Estatuan iHan akreditazioa duen bigarren anbulatorioa da Oiartzungoa, Valentziako Fuensantaren ondoren. Hainbat fase gainditu behar dituzte ziurtagiri gorena eskuratzeko.