Munttarperen gizonen taldea, galdu gabe, Lehen Mailaren bila

Munttarperen gizonen taldea asteburuan hasiko da Gipuzkoako Lehen Mailara igotzeko fase erabakiorran

munttarpe gizonen taldea

Oso indartsu ibili da ligan Munttarperen gizonen taldea

Lehen sasoia, eta igoerari begira. Eskubide osoz gainera. Munttarpe Eskubaloi Taldearen gizonen taldeak Gipuzkoako Bigarren Mailako liga irabazi du, erraz, partidarik galdu gabe. Orain, ligan lagun izan dituen Ormaiztegi, Hondarribia eta Saieko taldeekin batera herrialdeko Lehen Mailara igotzeko fasea jokatuko du. Ligako aurrekariak oso onak dira. Faborito dira lezoarrak igotzeko plaza bat lortzeko. Emakumeen taldea ere Emakumeen Euskal Ligako azken fasea jokatzen ari da, liga erregularrean lan bikaina egin ondoren. Izan ere, liga izugarri ona egin du Munttarpek, emakumeetan eta gizonetan. Gizonen taldeak ligan jokatutako hamalau partidetatik, hamabi irabazi eta bi berdindu ditu. Horietan aldeko 412 gol pilatu dituzte berdeek, eta 298 kontra. Mailaz igo daitezkeela esateko datu esanguratsuak oso. Asteburuan hasiko dute igoera fasea, etxean, Saiekoren kontra (ordua zehaztu gabe). Igoeraren fase erabakiorra bertan hasiko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.