Pasaiako Segadan hildakoak gogoratuko dituzte larunbatean

Pasaiako Sarraskia argitu lemapean mendi martxa antolatu dute, Hondarribitik Pasaiara; badiara iritsitakoan izango da ekitaldia, komando antikapitalistetako lau kideak hil zituzten tokian.

Pasaiako sarraskia, segada, badia

Pasaiako sarraskia gertatu zen tokia, Donibanen

Hilaren 22an 32 urte beteko dira Pasaiako Segada gertatu zenetik eta urteurrenaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte, gertaerak argitu daitezen eskatzeko eta kasua artxibatu ez dezaten exijitzeko. Lehengo astelehenaz geroztik eta hilaren 23ra bitartean, Donibaneko Victor Hugo etxean gaiari lotutako erakusketa bisita daiteke, garaiko prentsa artikuluekin, eta argazkiekin. Victor Hugo etxea, egunero, 18:00ak bitartean dago zabalik eta astearte eta ostegunetan, 20:00ak arte. Horrez gain, larunbaterako (hilak 12) mendi martxa antolatu dute. Hondarribitik Pasaiara joango dira bertaratzen direnak, Jaizkibelgo Talaia bidetik barrena. 09:30ean abiatuko dira Hondarribitik eta Donibaneko Mitxintxolara 13:30erako iritsiko direla aurreikusi dute. Handik jaistean komando antikapitalistetako lau kideak hil zituzten tokira joango dira, ekitaldia egiteko. Ekitaldia bukatuta Donibaneko Bixi Bixi elkartean luntxa eskainiko diete ekitaldira biltzen diren guztiei, eta ondoren gertaeren gaineko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.