[Argazki galeria] Emakumeentzako bakea eskatu zuten atzo hamarnaka lagunek

Errenteria-Oreretako kaleak erasoen kontrako, parekidetasunaren eta askatasunaren aldeko, eta borroka feministaren aldeko aldarrikapenarekin bete zituzten.

Martxoak 8ko manifestazioa Errenteria-Oreretan

Martxoak 8ko manifestazioa Errenteria-Oreretan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Hamarnaka lagunek egin zuten bat deialdiarekin, eta  Emakumeentzako bakea noiz? lelopean jai giroan eta musikak lagunduta, baina aldarrikapenak ahaztu gabe Errenteria-Oreretako kaleak erasoen kontrako, parekidetasunaren eta askatasunaren aldeko, eta borroka feministaren aldeko aldarrikapenarekin bete zituzten. Adin guzteitako herritarrekin batera ordezkari politikoak izan ziren atzoko manifestazioan, besteak beste EH Bilduko ordezkariak, Errenteria Irabazizekoak eta PSE-EEkoak. Martxaren aurretik Galtzarabordako kiroldegian jaialdia egin zuten  auzoetako emakume taldeek. Lepo zegoen kiroldegia eta txaloka hartu zituzten talde guztiek eskainitako emanaldiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.