Parekidetasuna aldarri emakume pasaitarrak kalera atera dira

Martxoaren 8aren testuinguruan antolatutakoak ez dira oraindik bukatu

martxoak 8

Antxoko Gure Zumardia parekidetasuna aldarrikatu nahi izan dutenen bilgune izan da

Pasaiako mugimendu feministak elkarretaratzea egin zuen atzo. Emakumeak kalera lemapean, parekidetasuna aldarrikatzeko bildu ziren Antxko Gure Zumardian. Elkarretaratzea bukatuta, Harremantxo taldeko kide batek Miren Amuriza bertsolariaren hitzak irakurri zituen. Ondoren, Oreretarantz abiatu ziren, eskualdeko mugimendu feministak deitutako manifestaziora parte hartzeko. Jarduera gehiago Martxoaren 8ren testuinguruan antolatutakoak ez dira, edonola ere, oraindik bukatu. Gaur, esaterako, Donibaneko Victor Hugo etxea, Adimen emozionala eta emakumeen ahalduntzea saioa gidatuko du Clara Wolframek, 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 10, Migrazio eta Aniztasun arloak  antolatuta, jatorri askotako emakumeen topaketa izango da Trintxerpeko alkateordetzan, 17:30etik 20:00etara. Azkenik, gaur zortzi (hilak 16, asteazkena), XIX. mendeko emakume bertsolari isilduen ahotsa ezagutaratzeko hitzaldia izango da, Bertsolaritzaren sekretuak izenburupean. 18:00etatik 20:00etara izango da, Antxoko kultur etxean. Udaleko Berdintasun Arloak antolatu du hitzaldia.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.