Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Jaia udaberriarekin batera iritsiko da Oiartzuna

Martxoaren 19an egingo dute Oiartzungo Euskal Jaia. Eragile ugarik hartuko dute parte, eta aurten hil den 'Aixegorri' soinujolea omenduko dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/03/10
oiartzungo euskal jaia

Araitz Iparragirre eta Garazi Aramendi antolatzaileak eta Josune Cousillas Kultura zinegotzia.

Hurrengo asteburuan, udaberria ez ezik, izango da etorrera berririk herrian: estreinakoz egingo dute Oiartzungo Euskal Jaia. Martxoaren 19an, larunbatean, izango da. Gaur aurkeztu dute jaialdia, eta euskal kulturaren aldeko lana plazaratzea eta herriaren identitatea bizirik mantentzea du helburu. Eragile ugarik hartuko du parte Oiartzungo Euskal Jaian —ikus zerrenda behean—. Udalak herritarrak gonbidatu ditu egingo diren ekitaldi andanan parte har dezaten, eta bide batez, eragileen lana eskertu du. Axeigorri gogoan Lehenengo Euskal Jaiari hasiera emateko ardura Nikolas eta Tomaxi Lasak izango dute. Urte hasieran 87 urterekin hil zen Joxe Lasa Axeigorri soinujolearen seme-alabak dira. Gurutzen jaio zen, 1928an, eta baserritik hartu zuen izengoitia. Zortzi urterekin hasi zen soinua jotzen osabarekin, eta hark oparitu zion Hohner txiki bat. Gazte garaian, Oiartzungo eta inguruko baserri-ezkontzetako eta erromerietako soinujolea izan zen, ama panderojolearen laguntzarekin. Gurutzeko Altzi baserrira ezkondu zen, eta soinua kutxan gorde zuen. Ez betirako, ordea. Helduago zenean hartu zuen berriro, eta Irungo Euskal Jiran hartu zuen parte. Antolatzaileak zein udala bat datoz aitortza egitearekin: “Lehenengoz Euskal Jaia egingo dugu bere herrian, eta tokia eta errekonozimendua egitea ezinbestekoa iruditu zaigu”. Egitarau oparoa Eragile askok hartu dute parte egitarauaren osaketan, eta denek izango dute beren tokia. Honakoa izango Euskal Jaiaren programazioa:
  • 11:30ean: Festaren hasiera, honako ekitaldiekin. Olarri, Haurtzaro eta Elizalde dantza taldeen emanaldiak herriko plazetan, Lartaungo txistularien, Auntxa Trikitixa Eskolaren eta Haurtzaroko trikitilari eta panderojoleen laguntzarekin. Herri Musika Eskolako dultzaina taldea. Txostpilota taldea, plazan. Oiarpe, Kontzejupean.
  • 11:30etik 14:00etara: Artisau azoka, Donibane kalean.
  • 12:00etan: Bertsolariak, plazan. Herri kirolak, Landetxen. Oiartzungo Flauta Taldea, Euskal Herria plazan.
  • 12:30ean: Dantza-jauziak Kontzejupe plazan, Herri Musika Eskolako xirularru taldearekin. Lartaun abesbatza, elizako eskaileretan; 13:00etan Kastroko iturrian.
  • 13:30: Dantza taldeen emanaldia Landetxen.
  • 14:00: Bertsolariak, plaza dantzak eta txupina plazan. Madalensorora kalejira.
  • 14:30: Herri bazkaria, Madalensoron.
  • 16:00etatik 17:30era: Bazkalostea.
  • 16:30etik 17:30era: Haurrentzako ludoteka, Madalensoro kanpoan. Helduentzako trikipoteoa.
  • 21:30ean: Erromeria Bide batez taldearen eskutik, plazan.
Oiartzungo Euskal Jaia prestatze lanetan parte hartu duten eragileen zerrenda: Olarri Dantza Taldea; Haurtzaro Dantza Taldea; Elizalde Dantza Taldea; Lartaun Abesbatza; Lartaungo txistulariak; Emarri; Soinuenea Fundazioa; Oiarpe; Txost; Oiartzungo Bertso Eskola; Oiartzungo Flauta Taldea,; Abaraxka ludoteka; Oiartzungo Erraldoien Konpartsa; Auntxa Trikitixa Eskola eta Haurtzaroko trikitilari eta panderojoleak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.