Hilaren 20an egingo dute jaioberriak protagonista dituen ekitaldia. Mari Karmen Basterretxeak usadioari buruzko hitzaldia emango du bezperan.
Iazko Atsolorra.
2015ean jaiotako oiartzuarrei ongietorria emango diete hilaren 20an. 97 izan ziren, guztira, iaz jaiotako oiartzuar
berriak eta horietako 35en guraso, aiton-amona eta bestelako senideek hartuko dute parte. 10:30ean hasiko da Atsolorra, udaletxeko areto nagusian.
Bezperan, berriz, Mari Karmen Basterretxea Atsolarraren historian adituak hitzaldia emango du Manuel Lekuona Bibliotekan. Hori ere 10:30ean hasiko da. Honakoak dira iaz jaiotako oiartzuarrak:
Aiara; Julen; Laiene; Hodei; Kattin; Aitor; Arima; Ainhoa; Raquel; Hodei; Mattin; Iker; Hegoi; Xumar; Xuban; Arane; Martin; Unax; Lizar; Sidi Brahim; Aimar; Federica; Noa; Siraj Mohamed; Arene; Irati; Laida; June; Brahim; Oñatz; Laida; Nahia; Xumar; Danel; Eki; Aroha; Iraide; Mattin; Itsasne; Ibai; Iulia Cecilia; Firdaus; David; Huda; Aratz; Ibai; Nahia; Leire; Maddi; Ikhlasse; Iker; Alazne; Euri; Anartz; Eneritz; Maddi; Endika; Aiora; Arhane; Enara; Nahia; Eidan; Laia; Hodei; Enara; Hur; Oxel; Ane; Danel; Irakus; Jokin; Irai; Ami; Ganix; Anouk; Aroa; Haritz; Darwin Adan; Anje; Yassin; Irati; Lander; Maren; Ines; Laiene; Nikko; Manex; Auritz; Beñat; Ekaitz; Iune; Axier; Bella Azenose; Yoel; Nora; Izai eta Uxuri.