Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mende erdia lainorik gabe

Oskarbi taldeak 50 urte beteko ditu aurten. Badiaren inguruan sortutako taldeak kontzertua emango du bihar Errenteria-Oreretan. Diskoa grabatzen ari dira.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2016/03/11
oskarbi

Oskarbi taldeko Jose Luis Treku eta Iñaki Maritxalar.

Azaroan beteko dira 50 urte Oskarbi taldea Pasaiako badiaren inguruko —Lezo, Antxo eta Errenteria-Orereta— hainbat lagunek sortu zutenetik. Don Bosco ikastetxeko eskolanian ibilitakoek, eta ingurukoek, sortu zuten taldea. Sorreran ibili ziren —eta oraindik bertan jarraitzen dute— Iñaki Maritxalar eta Jose Luis Treku. Gogorarazi dutenez, eskolaniako zuzendari Luis Romerok gero eta euskal abesti gehiago sartzen zituen errepertorioan, eta horrek tirabirak sortu zituen hainbat salestarrekin. “Euskarazko kantuak abestu nahi genituela argi genuen”, esan dute, “eta 1966ko azaroan sortu genuen Oskarbi taldea”. Antxoko Aldasoro-Iturbe familiak euren haur bati jarri nahi zioten izena hartu zuten eurentzat. Eguberriak ate joka zeudenez, gabon kantak abestea erabaki zuten. Hiru izan ziren, bat hizkuntza bakoitzean: euskaraz, ingelesez eta gazteleraz. Lehenengo kontzertua Don Boscon bertan eman zuten, eta beste biak Donostian, Viktoria Eugenian eta Mariaren Bihotza eskolan. Artean 11 kide zituen taldeak, baina euskaraz abesteko hautua hartu zutenean, zazpikote bilakatu zen Oskarbi. 1967an sartuta ziren, eta kontzertuak ugaritzen hasi ziren. Ez ziren urrutiraino joaten. “Urrutiena”, adierazi du Trekuk umorez, “Amasara izan zen. Trenez joan eta gero oinez joan ginen”. “Taldeko promozio argazkia bertan egin genuen”, zehaztu du Maritxalarrek. Datorren kontzertua Errenteria-Oreretan emango dutenez, herrigunean egindako lehen emanaldia zein izan zen aditzera eman du Trekuk. “1967ko madalenetan izan zen, Zumardian. Garai haietan Ereintza elkarteak Euskal Jaia antolatzen zuen, eta bertsolariak, dantzariak eta abeslariak eramaten zituen”, esan du. “Musika euskaraz egiten genuen gutxi ginenez, gu eraman gintuzten”, gaineratu du lezoarrak. Ez Dok Amairuren barruan Taldearen ibilbidearen hasierako urrats haietan Eurovisioneko kantak, abesti ezagunen itzulpenak eta filmetako soinu bandak ziren euren errepertorioan nagusi. Euskaraz abesteagatik, Ez Dok Amairurekin harremanetan jartzen hasi ziren 1967an. “Orduan hasi ginen gure abesti propioak egiten. Lehenengoa Esnatu euskaldunak izan zen, eta Alabergan estreinatu genuen”, ziurtatu du Trekuk. Orduan, gaur egun bezala, entseguetara melodia eramaten zuen Maritxalarrek, eta bertan moldatu egiten zuten kantua, gehienbat ahotsekin jokatuz. Gainera, ezagunak ez ziren kantu tradizionalak hartu eta moldatu egiten zituzten. Talde izateak abantailak —bikoteak egin, koru moduan abestu, ahots jokoak— eta desabantailak zituela adierazi dute Oskarbikoek. Hasierako garai haietan oso prekarioa zen haien emanaldien azpiegitura. “Mikrofono gutxi zeuden, eta partekatu egin behar genituen, duintasun pixka bat eskatzen hasi ginen”, esan du Maritxalarrek. 1968an, berriz, Don Boscon gidari izan zuten Luis Romero fitxatu zuten zuzendari gisa. Buru-belarri murgilduta zeuden Ez Dok Amairu mugimenduan —talde argazki mitikoa Don Boscon egindako entsegu batean atera zuten—. 1970ean Baga Bigaren hiru ikuskizunetan hartu zuten parte, eta hurrengo urtean utzi zuten. “Ez da filosofiarekin bat ez gentozelako”, ñabartu du Trekuk, “baizik eta kontzertuak bakarrik emateko deitzen zigutelako. Aitzindari izan ginen horretan”. Alderik alde, eta etena Bakarkako bidea urratzen hasi eta oholtzaz oholtza ibili ziren 1984ra arte. Hurrengo hamarkadan, euren artean elkartzen baziren ere, ez zuten publikoan kantatu. Pixkanaka berriro gauzak egiten hasi, eta hogei urteotan Ameriketan bi aldiz izan dira, eta grabazio estudiotik beste hirutan pasatu. Orain aro berriko laugarrena prestatzen ari direla jakinarazi dute, euren karrerako hamaikagarrena. Orduko, Xirimiri disko berrieneko eta datorren diskoko kantak entzun nahi dituenak, bihar du zita, Niessenen. 19:45ean hasiko da, eta sarrerek zortzi euro balio dute (hamar, bihar erosita).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.