Duela bi aste egindako barrikotean ezin izan zuten kalera atera, eta gaurkoan egin dute.
Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen Errenteria-Oreretak presoaren aldeko trenak Zumardian egin du geldialdia gaur goizean. Trena egin duten sarekideek azaldu dutenez, duela bi aste egindako barrikotean ezin izan zuten kalera atera eguraldi txarrarengatik. Azkenean, gaur, kalera atera ahal izan dute, eta dultzaineroen laguntzarekin Aitzol Gogorza behingoz etxeratzea eskatu dute.

Aitzol Gogorzaren aldeko trena, Zumardian