Jose Luis Otamendik bere poema liburuaren pasarte batzuk errezitatuko ditu ostegunean, 100TZE sormen espazioan.
‘Kapital publikoa’ errezitatuko du ostegunean.
21 Aulki mikroerrezitaldi zikloaren hirugarren saioa egingo dute datorren ostegunean, 100TZE sormen espazioan. Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak
Kapital publikoa bere poema liburuko pasarte batzuk errezitatuko ditu, 19:30etik aurrera.
Otamendik honela definitzen du kapital publikoa: “Denona den hori da kapital publikoa, inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana: gabiltzan kalea, arnasten dugun airea, mintzo garen hizkuntza, pertsonak, oroitzapenak, egunkaria, sentimenduak”. Gogoeta sozial eta politikoetatik abiatzen da Otamendi, eta eguneroko bizimoduko egoera intimoetaraino egiten du bidaia. “Galtzerik nahiko ez nituzkeenak, salatzeko modukoak iruditzen zaizkidanak, babestu beharreko jotzen ditudan gauzak dira poema hauen muina. Kapital publikoa zaindu beharreko mundu egingarrien aukera da”, gaineratu du.
Ohi bezala, espazioko hogei aulkiak bete arte egongo da tokia. Erreserba, baina, lehenago egin daiteke,
e-posta edo telefono (652 70 15 53) bitartez.